11/12/07

Desberdintasun biologiko edo sozialak?


Non al dago emakume eta gizonen arteko desberdintasunen zergatia?
Aintzinean eta zenbait lekutan oraindik ere, oso onartuta zegoen emakume eta gizonen arteko desberdintasunak zirela honen zergatia, emakumeak haurrak zaindu eta gizonak lanera, baina ba al dago honen azalpen zientifikorik?
Gaur egun berdintasuna bultzatzen egindako lan guztiaren ondorioz, gogor daukagu onartzea benetan desberdintasunak badirela.

Askoren ustez, umeek hartzen dituzten rol desberdinen zergatia hezkuntzan da, hau da, emakumeek panpinekin jolasten dute inposatu zaizkielako eta gizonek aldiz futbolean. Gaur egun ikerketak egin dira, eta Cristinaren blogean ikusi dudan moduan http://www.jokabideak.blogspot.com dagoen "el cerebro tiene sexo" bideoan honen azalpena ematen dute.
Ikerlariek diotenez, rol hauen zergatia ez da bakarrik hezkuntza desberdinaren arazo, baizik eta burmuinean badaude genero desberdinak, ondorioz burmuinak generoa du.
Bertan esaten denez, emakumeei pertsonak interesatzen zaizkie nagusiki eta enpatiarako abantaila handia dute, hau da, besteen lekuan jartzeko erraztasun handia izaten dute. Komunikaziorako lengoaian ere aurreratuago daude eta horregatik erlazionatzeko orduan hobeto ulertzen dituzte gauzak. Gizonek aldiz, objektu eta mekanikan interesatuago daude, hau da, analizi sistematikoan eta orientazioan dute haien erraztasuna horregatik kotxeak, mekanika edo orientazioa izaten dira haien puntu gogorrak.

Hau jakinda… defendi dezakegu eskoletan banaketa egotea? Sexu desberdintasunak? jenero biolentzia? EZ. Argi dago desberdinak garela, bai generoagatik, baita kultura edo hezkuntzarengatik, baina hau ez du oztopatu behar berdintasunaren bidea.
Mundu honetan denok bizi behar dugu elkarrekin, eta nahiz eta bakoitzak generoagatik edo nortasunarengatik modu batekoa izan, gizarte berean bizi behar gara, eskubide eta betebehar berdinekin noski.

4/12/07

AFAGNISTAN: emakumeen aurrerapen ezinezkoa


Afganistanen nahiz eta aldaketak hasten dirudien, oraindik ere, emakumeen egoera oso larria da.Emakumeen hilketa eta suizidioen tasak gora egin du eta gehienetan honen arrazoia Islam tradizioari falta egitea izaten da.Nahiz eta Talibanek orain dela sei urte gobernua utzi, egoera ez da guztiz aldatu, oso astiro doa garapena.Honen adibide bezala, Eva Queralt http://www.viejoblues.com/Bitakora (blog de agurduquelas) aztertutako emakumeen hezkuntza egoera erabili dezakegu. Honetan esaten denez Talibanen garaian, eskolara joaten ziren emakumeen portzentaia %3 zen, gaur egun aldiz, matrikulen %27 emakumeenak dira. Nahiz eta aurrerapena handia izan, oraindik ere atzerapen nabarmenean dago murgilduta herria.Emakumeen eskolatze faltaren arrazoi nagusiak hurrengoak dira:• Arrazoirik larriena hilketak edo bahiketak egoteko arriskua da. Oraindik ere Afganistanen zenbait militar taliban aurkitzen dira eta www.youtube.com –en aurkitutako “mujer y educacion en afganistan”-eko bideoan ikusi dugun bezala, emakume irakasleak baita ikasleak ere mehatxuta daude, eta hildako nahiko egon dira jada. Honek emakume irakasle eta ikasleen kopurua murrizten du, beldurra dela eta nagusiki.• Tradizioari jarraituz, guraso gehienek haien alabak eskolatzean, irakaslea neska izatea eskatzen dute. Honek arazo larria suposatzen du, emakumeak diren irakasleak gutxi direlako, aurrekoan esan dudan moduan.• Aurreiritzi asko dago emakumeen hezkuntzaren inguruan, bekatu moduan ikusten baitute. Lurralde urbanoetan ez hainbeste baina landa guneak oso tradizionalak direnez, bertan oso emakume gutxik ikasten dute.• Eskoletan dagoen ekipamendu falta da beste faktore bat. Afganistanen komunitateak klasean horma banatzaile bat egon behar dela agintzen du, eta eskola gehienak ez daude horretarako prestatuta.• Normalean pobrezia izaten da eskolara ez joateko arrazoirik nagusiena. Emakumeak beraien amei lagundu behar diete etxean baita haien anai- arreben zainketan ere.Ikusten dugunez, badaude asko berdintasunaren bidea egiten saiatzen direnak baina bideak oztopo asko ditu. Gobernuak, tradizioa, erlijioa biolentzia… hau da, egoera ez da egokia eta aldatzen ez bada aurrerapena ezinezkoa izango da.Zailagoa da jendearen kontzientzia aldatzea legeak baino, horregatik bertan ere jarri behar da indarra, Afganistanen eta mundu osoan emakumea libre eta berdintsu bizi dadin.

15/11/07

Mujer y educación en la historia


“Mujer tu eres grande como la tierra. Das fruto como la tierra. Acoges como la tierra. Humilde y humana, como la tierra. Castigada y mutilada como la tierra.
Mujer, haz temblar a los pobladores de la tierra.”


Rosa Montero

YouTube - Broadcast Yourself.

Lateranga, Mujeres y Desarrollo Rural en Senegal


monografico mujer y educacion

Gaia aukeratzeko zergaitia

Emakume eta hezkuntzaren arteko erlazioaren gaia aukeratu dut.
Gai hau aukeratzeko zergatiak asko izan dira, baina hauek dira esanguratsuenak.

Alde batetik, estatu mailan emakumeen hezkuntzan izandako garapena aztertzea izango zen beharrezkoa, Frankismo garaitik hona egon diren aldaketa aztertuz adibidez eta eskola mistoen gaia.

Bestalde, bestelako lurraldeetan, hala nola, hirugarren munduan bizi diren emakumeen egoera aztertzea beharrezkoa izango lirateke, bai hezkuntza formal edo informalaren arloan.
Hau aztertuz eta gizonekiko aldeak ikusiz, ondorioak aterako ditut, ikusteko gure egoera behar bezala aldatu den ala ez, eta aztertzeko zeintzuk diren oraindik aldatu beharreko gaiak.