Mostrando entradas con la etiqueta emakumea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta emakumea. Mostrar todas las entradas

15/1/08

Indarrak batu!

Hainbeste hausnarketaren ondorioz, ikusi dugu emakumeen bizitza ez dela batere erreza izan, egunero emakumea izateagatik sortzen dira arazoak, ezintasunak edota marjinazioa.

Gu geu badugu indar nahikoa horri aurre egiteko, eta beste emakume askok egin duten moduan aurrera egiteko beharra dugu oztopoen gainetik joaten. Emakume asko bidean geratu dira, "Europa pressen" ikusten dugun bezala 2007an 2008an baino %4a gehiago hil ziren. bai tratu txarrak edo beste arazoengatik, horregatik oraindik aukera dugunak gure bizitzan, gure lanean, ikasketetan eta abar aurrera egiteko beharra dugu eta momentu bat helduko da non gure berdintasuna aldarrikatu beharreko gauza bat izango ez den baizik eta gure kabuz lortutako zeozer. Momentu hori heldu arte pesimismoa ekiditeko beharrean gaude eta horretarako Bebe-ren abesti oso positibo bat jarri dut. Eutsi gogor!

Zenbait mito



Aurreko gaiarekin hasi garenez oso zaila da beste zerbaitetaz hitz egitea, hau gure laguntza guztia behar duela pentsatzen dudalako.
Emakumeen tratu txarren inguruan mito asko egoten dira bai emakumeak baita gizonek dituztenak, www.noeresmas.com agertzen dira hauek, pena denez ez da web horrialde libre bat baina bertan agertzen diren zenbait mito aztertuko ditugu.

Jainkoaren boluntatea dela tratu txarra (biblia irakurriz gero ulergarria izaten da hau pentsatzea), emakumea ez du erlazioa usten nahi ez duelako, bakarrik emakume ahulak dira maltratatuak... jarraitu ahal dugu eta gezur eta gezur asko aurkitu ditzakegu. Ez dago tratu txarren zergatia bilatu behar, gizon maltratatzailea psikopata bat da, berdin da edanda egotea edo drogak hartzea, eta emakumeak ez dira masokistak erlazioa usten ez dutelako, baizik eta biktimak dira eta sentitzen duten beldurra oso gogorra izaten da.
Orain jarritako bideoa emakumeak baloratzeko eta errespetatzeko dago eginda, nahiz eta hau errealitate bat izan behar zen ez da horrela, horregatik hurrengo bideoa.

Egundoko errealitatea



Ikusitako bideoa errealitatea da, askotan errealitatea askoz latzagoa bada ere. Ikusi dugun kasua nahiko ohikoa izaten da normalean, gizon frakasatuak, beldurra dutenak eta autoestima gutxi ere, haien emakumeak suntzitzeko beharra ikusten dute, superioritatea sentitzeko momento batean bakarrik bada.
Niri behintzat ulertezina egiten zait irudi hauek ikusten ditudanean hau egia izatea, nola XXI. Mendean horrelako egoerak egunero ematen diren. Askok legeetara jotzeko bultzatzen dituzte emakumeak baina lege hauek ez daude ondo prestatutak arazo larri honetarako. Emakume askok ez dute denuntziatzen benetan gero beldur handiagoa dutelako eta nahiz eta denuntziatu haien gizonak zerbait egin nahi badizkiote momenturen bat aurkitu dute.

Gai hau gau egungo gizartean konpondu beharreko arazorik larrienetariko bat da, larriena ez bada, eta konponketa arazo honen zergatian egon beha da: BERDINTASUNA. Kontseptu hau gizartean sartzen ez badugu ez dugu biolentziarekin inoiz amaituko, horretarako oso inportantea da gure eskoletan berdintasun hau sustatzea etorkizuneko arazoak ekiditzeko. Hala ere, gehiegi dira jada bidean geratu direnak.
Tratu txarrak sufritzen dituzten emakumeak laguntzeko zenbait web horrialde prestatu dira: www.educarenigualdad.org , mural.uv.es , http://www.florencia-902116504.org/
Hemen Reincidentes taldearen abesti bat utziko dizkizuet non emakume baten eguneroko visitas kontatzen da.

14/1/08

Atzera begira


XIX.mendean emakumeak bizi zuten egoera Espainian oso larria izan zen. Adibide bezala dugu alma mater unibersitatean XIX. mendeko emakume espainiarren egindako hausnarketa dugu. Gizartean emakumeen helburu bakarra eskontzea eta seme-alabak izatea zen.
Gainera garai honetan zeuden legeak, Frankismo garaian hain zuzen, emakumearen partehartzea gizartean aurreko bietara murrizten zituen.
Honek legeetan kontraesan bat zekarren, emakume batek adinez nagusia zenetik eskondu arte jabetza pribatuko gutxienezko eskubideak zituen behintzat, baina eskontzen zenean, eskubide guztiak galtzen zituen bere senarraren esklabu bihurtuz.

Gizonek emakumea esklabizatzeko kide zituzten legeak, eta gizonek zuten autoritate guztia emakumeengan, hau da, legeak emakumeen eginkizun eta eskubide guztiak murrizten zituzten arlo guztietan.
Esanbeharra dago garai horretan emakumeen portaera gehien baldintzatzen zuena gizarte bera zela, emakumeak rutinara lotutak egon behar ziren bestela erredikuloa egiteko arriskua sentitzen zuten. Askotan dakigunez gizarte ikuspegia da armarik gogorren eta beldurgarriena. Aurreko guztia kontuan harturik ikusi dezakegu "cuentame como paso" telebista espaniolan agertutako serian emakumeen portaera gizarteari begira.

Rousseau eta emakumea


Rosseuk emakume eta gizonen arteko desberdintasunak azpimarratzen ditu.
Honen ustez emakumea pasioboa eta gizona aktiboa da eta honen adibide bezala sexu harremanak erabiltzen ditu. “Uno debe de ser activo y fuerte. El otro pasivo y débil: Es totalmente necesario que uno quiera y pueda; basta que el otro se resista poco. Establecido este principio, de el que sigue que la mujer esta hecha especialmente para agradar al hombre. […] Si la mujer esta hecha para agradar y para ser sometida, debe hacerse agradable para el hombre en lugar de provocarle.” (p.535)
Berak dioenez emakumearen helburu bakarra birsortzea da eta gizonena aldiz haien indarra erakustea da, hau da, emakumearen papera ugalketa makina batera murrizten du.

Beste liburu batean Emilio delakoan, gizon baten hezkunzta nola izan behar den azaltzen du eta alde ezkutu batean Emilio honen emakumea izando denaren hezkuntza ere bai.
“[…] Toda la educación de las mujeres debe referirse a los hombres. Agradarles, serles utiles, hacerse amar y honrar por ellos, educarlos de jóvenes, cuidarlos de adultos, aconsejarlos, consolarlos, hacerles la vida agradable y dulce: he ahí los deberes de las mujeres en todo tiempo, y lo que debe enseñarseles desde su infancia. Mientras no nos atengamos a este principio nos alejaremos de la meta, y todos los preceptos que se les den de nada serviran ni para su felicidad ni para la nuestra.” Hau idatzi zen garaia kontuan hartzen badugu, idei hauek ulergarriak izan lirateke.
Suertez, gaur egun ikuspegi honen aldaketa ematen hasi da.
Emakumeek haien oinarrizko eskubideak eskuratuz doaz baina berdintasunera iristeko bidea luzea da.
Gainera, ezatekoa da, Europak nahiz eta itxuraz bide hau erraztu herri nahiko matxista dela.

Berdintasuna generoa ahaztean hasiko litzateke. Gizon eta emakumeen arteko diferentziak ahaztu behar dira eta pertsonen arteko berdintasuna lortu behar da. Hau da bai laneko baldintzak, gizarte ikuspegia, biolentzia... Guzti honi generoa itsatsiz desberdintasuna azpimarratzen ari gara.

13/1/08

Emakumea erlijio kristauan


Gaurko hausnarketa egiteko nire klasekideen blogetan begiratzen aritu naiz eta Haizearen blogean, gai oso interesgarri bat aurkitu dut, erlijioarena.
Bertan berak aztertu duen moduan erlijioa, kristaua kasu honetan, emakumearen papera, balorea eta itxura, marjinazio azpimagarri batean usten du.

Honetarako biblian agertzen diren zenbait pasarte aztertuko ditugu: "Y si vieres entre los cautivos a alguna mujer hermosa, y la codiciares, y la tomares para ti por mujer, la meterás en tu casa; y ella rapará su cabeza, y cortará sus uñas, y se quitará el vestido de su cautiverio, y se quedará en tu casa; y llorará a su padre y a su madre un mes entero; y después podrás llegarte a ella, y tú serás su marido, y ella será tu mujer."
Hau irakurrita, nola hartu dezakegu kristau morala, gure gizarteko morala bezala?
Ez al dirudi esaldi hau tribu barbaro baten esana? Argi dago erlijioan emakumeak objektu bezala hartuak gaudela.
Aipatzekoa da femeninoarekin erlazionatutako sinboloak gaizkia irudikatzen dutela.
Erlijio hau hasi zenetik emakumearen gorrotoa sortu du, bera baitzen sagar pozonduta hartu zuena eta jatorrizko bekatuaren erruduna.Hortik atera dezakegu erlijioak emakumea kastigatu duela eta berarengan mesprezioa sortu.Honen adibide argia dugu bibliako hurrengo pasartea: "¿Y no sabes tú que eres una Eva? La sentencia de Dios sobre este sexo tuyo vive en esta era: la culpa debe necesariamente vivir también. Tú eres la puerta del demonio; eres la que quebró el sello de aquel árbol prohibido; eres la primera desertora de la ley divina; eres la que convenció a aquél a quien el diablo no fue suficientemente valiente para atacar. Así de fácil destruiste la imagen de Dios, el hombre. A causa de tu deserción, incluso el Hijo de Dios tuvo que morir."Zer esanik ez aurreko esaldiarekin, ez dut uste azalpenik behar duenik.
Gai mehatxuetan sartzea izango lirateke honi buelta gehiago ematea, baina gure gizartearen zutabe izan den alderdi bat emakumearen gorrotoa eta askotan biolentzia ( ez da fisikoa izan behar)sustatzeak penagarria dirudi. Gaur egungo belaunaldiak kristautasunetik urruntzen ari dira, ezkuturik egon diren gauza hauek ikusten ari direlako. Agian ez gara belaunaldi hain sinplea, askok diotenez.

7/1/08

Emakumeen papera garapenean



Bideo honetan ikusi dugunez, emakumeek paper oso inportantea hartzen dute edozein herrien garapenean. Bai garapen ekonomikoan baita sozialean ere.
Etxeko andre gehienak haurren hezkuntza eta etxeko ekonomia dute haien esku, baina herrien garapenean ez zaie kontuan hartzen.
Gaur egun dakigunez, hezkuntza da garapena sustatzeko lehenengo pausua eta hau, emakumeen esku badago, ba al da emakumea aurrerapenen protagonista?
Hau jakinda beste galdera bat agertzen zaigu: ez al da benetan desberdintasunen zergatia gizonek emakumeengan duten beldurra?
Gizon, haur edo edozein pertsona emakume baten beharra du beti bere ondoan, eta normalean ardura gehien dutenak dira. Afrikan adibidez matxismo handia egoten da, emakumeek ez dute ikasteko aukera berdinak, baina agian izango bazituzten aurrerapena askoz azkarrago izango zen.

4/12/07

AFAGNISTAN: emakumeen aurrerapen ezinezkoa


Afganistanen nahiz eta aldaketak hasten dirudien, oraindik ere, emakumeen egoera oso larria da.Emakumeen hilketa eta suizidioen tasak gora egin du eta gehienetan honen arrazoia Islam tradizioari falta egitea izaten da.Nahiz eta Talibanek orain dela sei urte gobernua utzi, egoera ez da guztiz aldatu, oso astiro doa garapena.Honen adibide bezala, Eva Queralt http://www.viejoblues.com/Bitakora (blog de agurduquelas) aztertutako emakumeen hezkuntza egoera erabili dezakegu. Honetan esaten denez Talibanen garaian, eskolara joaten ziren emakumeen portzentaia %3 zen, gaur egun aldiz, matrikulen %27 emakumeenak dira. Nahiz eta aurrerapena handia izan, oraindik ere atzerapen nabarmenean dago murgilduta herria.Emakumeen eskolatze faltaren arrazoi nagusiak hurrengoak dira:• Arrazoirik larriena hilketak edo bahiketak egoteko arriskua da. Oraindik ere Afganistanen zenbait militar taliban aurkitzen dira eta www.youtube.com –en aurkitutako “mujer y educacion en afganistan”-eko bideoan ikusi dugun bezala, emakume irakasleak baita ikasleak ere mehatxuta daude, eta hildako nahiko egon dira jada. Honek emakume irakasle eta ikasleen kopurua murrizten du, beldurra dela eta nagusiki.• Tradizioari jarraituz, guraso gehienek haien alabak eskolatzean, irakaslea neska izatea eskatzen dute. Honek arazo larria suposatzen du, emakumeak diren irakasleak gutxi direlako, aurrekoan esan dudan moduan.• Aurreiritzi asko dago emakumeen hezkuntzaren inguruan, bekatu moduan ikusten baitute. Lurralde urbanoetan ez hainbeste baina landa guneak oso tradizionalak direnez, bertan oso emakume gutxik ikasten dute.• Eskoletan dagoen ekipamendu falta da beste faktore bat. Afganistanen komunitateak klasean horma banatzaile bat egon behar dela agintzen du, eta eskola gehienak ez daude horretarako prestatuta.• Normalean pobrezia izaten da eskolara ez joateko arrazoirik nagusiena. Emakumeak beraien amei lagundu behar diete etxean baita haien anai- arreben zainketan ere.Ikusten dugunez, badaude asko berdintasunaren bidea egiten saiatzen direnak baina bideak oztopo asko ditu. Gobernuak, tradizioa, erlijioa biolentzia… hau da, egoera ez da egokia eta aldatzen ez bada aurrerapena ezinezkoa izango da.Zailagoa da jendearen kontzientzia aldatzea legeak baino, horregatik bertan ere jarri behar da indarra, Afganistanen eta mundu osoan emakumea libre eta berdintsu bizi dadin.