14/1/08

Emakume imigrantea


Gaur egungo gizartean, etorkinei buruzko ikuspegia nahiko kutsatuta dago.
Gure kultura desberdina dela argi dago, baina beste kulturak ezagutzeko ahaleginak ez baditugu egiten, ezinezkoa izango da hauek onartzea.

Emakumeen kasua, larriagoa da. Jendeak pentsatzen du etorkinak diren emakumeak ez dutela gure gizarterako ezer egiten, baina hau haien ezagutza faltaren ondorioa da.
Emakume immigranteak gure gizartearen etorkizunerako oso lagungarriak dira, alde batetik, beste herritarrok nahi ez dituzten lanbideak hartzen dituztelako eta bestalde lanbide hauek duten inportantzi handia delako.
Adibidez, jende nagusien zaintza, gaur egungo errealitatean gero eta inportanteagoa den zerbitzua da, eta gehien bat emakume etorkinen eskuetan geratzen da.

Emakume hauen diskriminazioarekin amaitzeko beharra dago, bai lan munduan baita gizartean ere.
Lan munduan, egoera nahiko txarra izaten dute, kontratuak izateko zailtasunak dituzte eta lan mugatu gutxi batzuk hartzeko aukera dute, bestalde lan hauetan kontratua ez izatea tratu txarrak dakartza, adibidez, soldata baxuak, lan ordu gehiegi, segurtasun zerbitzurik ez. Gainera kontratu gabe egoteak, legeetan ere diskriminazio bat izaten du, erregularizazioa lortzeko aukerarik ez dutelako, eta honekin batera oinarrizko giza eskubideak ez dituzte lortzen, marjinazioan geratuz.
honen adibide dugu duela gutxi ikusitako bideoa non gizon batek ( zerbait esateko) emakume imigrante bat jotzen du metroan.
Hemen daukagu hausnarketan hasteko beste gai inportante bat, eta irtebiderik ez bada aurkitzen nahiko larria izan ditzake.
Gai honen inguruan zenbait web horrialde interesanteak aurkitu ahal ditugu, hala nola; www.nodo50.org, www.afrol.com etab.

No hay comentarios: