15/1/08

Indarrak batu!

Hainbeste hausnarketaren ondorioz, ikusi dugu emakumeen bizitza ez dela batere erreza izan, egunero emakumea izateagatik sortzen dira arazoak, ezintasunak edota marjinazioa.

Gu geu badugu indar nahikoa horri aurre egiteko, eta beste emakume askok egin duten moduan aurrera egiteko beharra dugu oztopoen gainetik joaten. Emakume asko bidean geratu dira, "Europa pressen" ikusten dugun bezala 2007an 2008an baino %4a gehiago hil ziren. bai tratu txarrak edo beste arazoengatik, horregatik oraindik aukera dugunak gure bizitzan, gure lanean, ikasketetan eta abar aurrera egiteko beharra dugu eta momentu bat helduko da non gure berdintasuna aldarrikatu beharreko gauza bat izango ez den baizik eta gure kabuz lortutako zeozer. Momentu hori heldu arte pesimismoa ekiditeko beharrean gaude eta horretarako Bebe-ren abesti oso positibo bat jarri dut. Eutsi gogor!

No hay comentarios: