14/1/08

Txinatar emakumea


Leku desberdinetan emakumeen egoera aztertu dugu, eta ezin dugu ahaztu txinatar emakumeak jaso duten oprezioa. Gai hau aztertzeko "viento del este, viento del oeste" Pearl.S.Buck-en liburu zoragarria aztertuko dugu.
Historia honetan Txinatar tradizioan emakumeek zuten papera argi ikusi ahal dugu.
Dakigunez, historian zehar emakumearen papera ugalketa makina batera murriztua geratu da, hau da, bere egiteko bakarra, bere semearen zaintza eta senarrarena ziren.

Txinatar kasuan, emakumeen egoera beste lekuetan baino askoz larriagoa izan da, eta gainera tradizioa mantentzeko zereginak egin dituzte gizartean.

Jasotzen dugun hezkuntza, bai formala baita informala, gure pentsatzeko era zehaztuko du, horregatik gure egoera ikasita eta barneratuta badugu ez dugu zertan kritikatuko eta hau da "Kwey lan"-eri (historia honen protagonista) gertatzen zaiona.
Historia honetan agertzen den Kwey Lan emakumea, neska oso inteligentea izan arren familiaren presioa izan du beti, txikitatik irakatsi diote bere etorkizuna senar eta seme batean izatea egongo zela, eta horregatik bere mugak hor ikusten ditu, kanpoko munduaz ohartu gabe.

Ikusten dugunez liburu honetan bi motako hezkuntzak agertzen dira, alde batetik amarengan jasotzen duen hezkuntza, hezkuntza hau domestikatzailea da, Paulo Freire horrela deitzen baitu, ez da Kwey Lanen iritzia eskatzen ezta interesatzen ere, berak bakarrik entzuten duena egin behar du eta hau buruan sartzen diote aukeratzeko aukerarik gabe. Adibide bat dugu liburuan Kwey-Lanek esaten duenean: "Durante toda mi infancia, mamá había vigilado personalmente la cotidiana inmersión en agua casi hirviendo y el inmediato vendaje, cada vez más apretado. Al quejarme de dolor ella no de jaba de recordarme que un día mi marido alabaría la belleza de mis pies."

Bestelako hezkuntza bere senarrarekin hasten da (ozidentala dena), hau guztiz informala da. Bera bakarrik asten da ulertzen nola mundua desberdina izan daiteke, eta bere pentsatzeko era garatzen hasten da, bai ikusten duenarekin, entzuten duenarekin baita pentsatzen duenarekin.
Hau da, bi bizitzeko era ikusita bera aukeratzen du, eta nahiz eta atzerriko kultura onartu bere tradizioaren zenbait faktore mantentzen ditu, bere barruan sentitzen dituelako.

Adibide hau argi usten du, hezkuntza, familia eta gizartearen presioak gure pentsatzeko era zehazten dutela eta oso zaila izaten da bertatik ateratzea. Liburu oso interesgarria da denbora baduzue irakurri.
Emakume txinatarren hezkuntzaren adibide bezala, "Mulan" filmearen pasarte bat jarriko dugu:

No hay comentarios: